LEIRE SANTILLAN

GOI-JOSKINTZAZ ZENBAIT PASADIZO

 

LEIRE MENDIZ INGURATUTAKO GIPUZKOAKO URRETXU HERRIAN JAIO ZEN. JOSKINTZARI LOTUTA DAGOEN FAMILIA BATEAN HAZI IZAN DA NATURAZ, JOSTORRATZEZ ETA OIHALEZ INGURATUTA.

 

BERE AMA ETA AMONARI ESKER, LANBIDE HONETAN LEHENENGO URRATSAK EMATEN DITU ETA PIXKANAKA-PIXKANAKA, JOSKINTZA TRADIZIONALAREN TEKNIKAK BARNERATUKO.

 

BERE MODA IKASKETAK BARTZELONAN EGINGO DITU SOUTHAMPTON UNIVERSITY-N, ETA HANTXE, MODAN LIZENTZIATUKO DA. LIZENTZIATU ETA GERO, LONDRESEKO ROYAL COLLEGE OF ART-EAN BERE GRADUONDOKO IKASKETAK JARRAITUKO DITU.

 

ONDOREN, AMAYA ARZUAGAREKIN LAN EGINGO DU DISEINATZAILE GISA, LONDON FASHION WEEK-EAN DISEINU-BILDUMAK AURKEZTUZ.

 

2000. URTEAN UR IZENEKO URRETXUKO ESTUDIO-TAILERRA IREKIKO DU.

 

ALDI BERRI HONETAN, LEIREK DISEINATZEN JARRAITUKO DU, ETA ARTEA, JOSKINTZA, MODA, MUSIKA ZALETASUN IZATEAZ GAIN, ATSEGIN DUEN MUNDU HORI BERE DISEINU BERRIETAN ISLATUKO DU, BEHIN ETA BERRIZ.

 

LEIREK BERE BILDUMAK, PASARELA ETA ERAKUSKETA DESBERDINETAN AURKEZTU DITU: G.D.M.DONOSTIA MODA FESTIVAL, S.I.M.M. (MADRIL), BARTZELONA...

 

2016. URTEAN, ALDAKOENEA 60 ESTUDIOA IREKIKO DU DONOSTIAN.

 

EZKONTZA JANTZIETAN, LEIREK BERE SEN ERROMANTIKO GUZTIA BERE BETERA ERAMATEN DU. JANTZI HAUETAN,OIHAL FINAK ZEIN EDERRAK ITXURATU ETA DISEINATZEAZ APARTE, BERE EHUNETAN ARRETA GUZTIA JARTZEN DU, EHUNAK KALITATERIK ONENAZ EGINAK IZAN DAITEZEN BERMATUZ.

 

GAUR EGUN LEIREK, KAPSULA BILDUMA DESBERDINAK ARGITARATZEN DITU ETA NEURRIRA JOSITAKO DISEINU BAKARRAK ETA PERTSONALIZATUAK EGITEN DITU.

 

LEIRE SANTILLANEN JANTZI BAKOITZAK ISTORIO BAT KONTATZEN DU. ADITU, HAREN JANTZIEK ZEURI ZER ESATEN DIZUTEN...

LS esp / eng              AZALA                            KATALOGO                          BISITATU

UR

DENDA

Labeaga, 37,

Urretxu (Gipuzkoa)

ESTUDIOA

Donostia (Gipuzkoa)

HEMEN GAUDE

  • Grey Facebook Icon