LS esp / eng              AZALA                           KATALOGOA                          ZATOZ

Proposamen hau LADY OU YEAH-n haragituriko fantasia batean oinarrituta sortzen da. LADY OU YEAH-k goi joskintza eta R&R-aren arteko bat-egitea irudikatzen du. Bat-egite honek bira eta bira egiten du. Balentziagaren binilo ilun eta erromantikoak bezala. Errealitateak eta fantasiak bat egin dute, LADY OU YEAH bere kontakizunean harrapatuz.

Lady Ou Yeah Rokoko estilokoa den jantzigelan atontzen ari da, aspaldian, bere amonak erabilitako Balentziagaren antigualeko soinekoak duen tul beltzaren lasaiera mugituz…gertu, Shadow Puppets-en TELL ME WHAT YOU WANT diska entzuten da…biniloak bira eta bira dihardu…L.O.Y-aren gogamenean errealitatea eta fantasia nahastuz joaten dira, eta hori antzemanez,  bere irriak mentura berri bat irudikatzen du…hala, Bad Habbits-en kantua hasten da…DEEP TROUBLE!!!…L.O.Y beldurtzen da…RED LOLLIPOP, PALE FACE...Muholland-eko cowboy-aren irudiak oinaztatzen du erabat bere gogamena…bihotz-taupada biziak somatzen ditu bere baitan, eta hargatik, bere krokodilo larruzko kolor biko kanpera Sendrak bizkortzen ditu…dantzan hasi  orduko, kiribilean biratzen da barrurantz…berehala, guztia baretzen da…biniloaren orratzak  AVIATION seinalatzen du, kantu bikain. LADY OU YEAH iskanbila berri batean sartzeko prestatzen da.

UR

DENDA

Labeaga, 37,

Urretxu (Gipuzkoa)

ESTUDIOA

Donostia (Gipuzkoa)

HEMEN GAUDE

  • Grey Facebook Icon